“Matxismoaren aurrean, emakume langileok borrokara” lelopean egin du manifestazioa Itaiak Iruñean

Emakume Langileon Nazioarteko Egunean atera da kalera Itaia "Matxismoaren aurrean, emakume langileok borrokara" lelopean "bizitzen ari garen gorakada erreakzionarioari aurre egiteko" asmoz eta "egun honek historikoki izan duen izaera iraultzailea" berreskuratzeko nahiarekin.