Martxan da Korrika Kulturala Lizarraldean
Eskualde guztian ekimenak izango dira datozen asteetan.
2015-ko otsailak 21
Pasaden astetik hasita, eta Korrika bukatu arte (martxoak 29), izugarrizko agenda dago Lizarraldean. Joan den larunbatean Mikel Urdangarinen kontzertu ederraz gosatzeko aukera izan zen Lizarran. Ordu bete pasatxoko emanaldian bakarlariak betiko abestiak eta berrienak uztartu zituen bertaratu ziren 85 lagunen gozamenerako.
Korrika kulturalaren helburuak, alde batetik, euskarazko arte eszenikoak bultzatzea, euskal sortzaile berriei bidea zabaltzea eta kultur ekimenetan jendaurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen laguntzea dira, eta bestetik, euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea.
Gehiago
2
Nuevo euskaltegi de AEK en Tutera ante la creciente matriculación de estudiantes de euskera
Helduen euskalduntze-alfabetatze sektorea 300.000 euskaldun berri lortzeko erronkan estrategikoa dela azpimarratu dute
1
