Martxan da Auzoak, Iruñeko jai batzordeen plataforma

Iruñeko auzoetako jaien bezperatan, Auzoak plataforma berria aurkeztu dute gaur. Auzoak Iruñeko auzo desberdinetako jai batzordeen komisioen koordinakundea da, elkarte bezala eratu dena, auzoen alde lan egiteko eta Iruñeari hiri eredu herrikoia, feminista, euskalduna eta parte hartzaileago bat eskaintzeko helburuekin jaio dena.