Manifestazioa deitu dute Iruñean “Palestina askatu! Israel borrokatu, desnormalizatu, Suntsitu!” lelopean

Datorren maiatzaren 18an, 12:30ean, manifestazio bat abiatuko da Bosquecillotik Gazan ematen ari den genozidioa salatzeko, errefuxiatuek itzultzeko duten eskubideren alde, preso politikoen askatasunaren alde, Palestina osoaren deskolonizazioaren alde eta euren autodefentsarako eskubidea aldarrikatzeko. Era berean, bi estatuen "irtenbide faltsua" agerian utzi nahi dute, eta Israel "borrokatu desagertu arte" eskatu dute, eta "EBren, NATOren eta bere gobernu eta alderdi politikoen interes inperialistei" aurre egitea eskatu dute.