Manifestazio jendetsua Iruñean torturatuei babesa adierazteko eta berriz ez gertatzeko bermeak eskatzeko

Nafarroako Torturatuen Sareak deituta, manifestazio jendetsua egin da gaur arratsaldean Iruñean. Gaurko deialdia oso anitza eta aberatsa izan da ideologia eta izaera oso ezberdinetako alderdi politiko, eragile sozial eta sindikatuen babesa jaso duelako. Torturatuei eman beharreko aitortza eta erreparazioa exijitu dira, eta tortura berriz ez gertatzeko bermeak eskatu dituzte.