Maiatzaren 19an ospatuko da Sortzen Jaia

"Euskaratik guztion eskola Sortzen" goiburuarekin euskal eskola publikoaren aldeko jaia antolatuko dute Iruñerriko D ereduko ikastetxeek.

2019-ko apirilak 11

Maiatzaren 19an izanen da jaia, Takonera inguruan. Familiak eta haurrak izanen dira festaren ardatz eta eurentzako ekitaldiz beteko dute eguna: tailerrak, musika, bazkaria, kontzertuak, dantzak… izanen dira guztien gozagarri. Iaz 8.000 lagun inguru hurbildu ziren jaiaz gozatzera eta hezkuntza komunitate osoak parte hartzen du. 28 urte daramatza Sortzenek hezkuntza komunitatea euskal eskola publikoa aldarrikatzen.

Maiatzaren 19an ospatuko dute euskal eskola publikoaren aldeko festa: Euskaratik guztion eskola Sortzen goiburuarekin.

Gehiago