Magna enpresak Erdizen egin nahi duen meategiaren proiektua azaltzeko bilerak martxan parte hartze eskasa
Baztango Erdiz eremuan Magna enpresak egin nahi duen meategi proiektua herritarrei azaltzeko eta euren parte hartzea bermatzeko bilera publikoak egiten hasi dira. Lehenengoa Gartzaingo Hotel Baztanen izan zen, parte hartze eskasarekin. Bitartean, proiektu honen aurkako mobilizazioak jarraitzen dute.
2022-ko apirilak 7
Magnak Erdizen Udalez Gaindiko Eragin Plan Sektorial moduan tramitatu nahi duen meategi proiektua herritarrei azaltzeko eta euren parte hartzea bermatzeko bilera publikoak eginen ditu Baztanen, Esteribarren eta Erroibarren. Horietako lehenbizikoa Baztanen, Gartzaingo Hotel Baztanen izan da aste honetan. Bileran pertsona bakar batek hartu zuen parte, eta bitartean, kalean, 30 lagun inguru elkartu ziren “Magnari oroitarazteko ez dugula gure komunalen ebaskorik eta proiektuaren inposaketarik onartuko”.
Erakunde publikoei eta herritarrei dei egiten diete “Magnaren antzerki honetan ez parte hartzera” eta eginen dituzten mobilizazioetara batzera.
Gehiago

Aroztegiko auziperatuei elkartasuna adierazi eta manifestazio nazioanalean parte hartzeko deia egin dute NUPen

1
Aroztegiari aurre egiteagatik auziperatuekiko elkartasun manifestazioan parte hartzeko deia egin du Ernaik
