“Lurrikara gara”: Euskal Herriko Neska* Gazteen Baterajotzea ospatu dute Elizondon

Euskal Herriko Neska* Gazteen Baterajotzea benetan «arrakastatsua» izan dela azaldu dute antolatzaileek. Elizondon herrialde osoko 600 lagun elkartzea lortu dute.

2021-ko urriak 15

Joan direnak lanera joan dira, gainera; hausnartzera, ideiak planteatzera. Eduki pila bat sortu dute eta egindako lanketa «lurreratzea» dute hurrengo erronka, herrietako neska* gazte taldeetara «jaistea», asteburu intentso honetan bizitako «burbuilatik errealitatera etorrita». 

Egitarau betea izan dute eta bi egun soilik izan badira ere, ederki saretuta atera dira neskak*, agertu dutenez. «Jende berria ezagututa eta konfiantza giroa sortuta». Irudietan ikusten den bezala, denetariko ekintzak izan dituzte.

Gehiago