“Lodiok Harro” eguna ospatuko da Gasteizen martxoaren 4an

Martxoaren 4an Gasteizen “Lodiok Harro” eguna ospatuko da, lodifobiaren aurkako aldarria lau haizetara zabaltzeko.

2023-ko otsailak 27

Euskal Herriko lodiak, fokak, potolak, baleak, ixkuak, rellenitak eta obesa morbidak Jatunaldi lodiak, ezin kabitu! Antolatu genituen Irailean, Gernikan. 150 gorputz lodi batu ginen bertan, Euskal Herriko txoko anitzetan dauden testuinguruek bazutelako elementu komun bat: egunero bizitzen dugun Lodifobia.

Horren ostean, “Lodiok Harro” eguna antolatu dugu Martxoaren 4an, Gasteizen. Ordura arte “obesitatearen” eguna izandakoarekin apurtzera gatoz, gure loditasuna, gure gorputzak, gure lorzak aldarrikatzera gatoz. Urteetako zapalkuntzari planto egiteko Lodiok Harro gaudela diogu.

Gimnasio eta dietetika zentroaetan bakarrik onartzen gaituztenen aurrean, geldirik eta ixilik nahi gaituztenen aurrean harro eta ahobetez diogu: ez gara geldituko! Ez gara geldituko gero eta ahulago dagoen gure osasungintza sistema indartu eta eraldatu arte, Osakidetzak gure pisua epaitzetik at hartatu behar gaituelako. Ez gara geldituko kapazitismoaren neurrira diseinatu den arkitektura breaking ball batekin trixko egin arte, gu ezin bagara kabitu eraikina botako dugu. Ez gara geldituko edertasuna zer den gizonen desira sexualetatik kanpo ulertu arte, ederrak direlako mitxelinak, zimurrak eta estriak. Ez gara geldituko gure gorputzak biluztean, publikoan lasai jatean edo korrika egitean penaz edo gainetik jarriz begiratzen digun begia kutxilla batekin moztu arte. Hau da, ez gara geldituko, patriarkatu kapitalista eta kolonialaren konplize den lodifobiarekin bukatu arte. Nahiko kaka jan dugu jada, gehiago ez zaigu kabitzen.

Asko dagoelako borrokatzeko, goazen harrotasun loditik Gasteizko kaleak lehertu, zanpatu eta jatera!!

Informazio praktikoa
Lodiok Harro! eguneko egitarau definitiboa eta informazio orokorra www.jatunaldiak.net webgunean eta @ezinkabitu instagramean izango da. Kartela ere atxikita doakizue mezu honekin batera.

Edozein zalantza izanez gero edota jatunaldien antolakuntzan ekarpena egin nahi izanez gero, idatzi jatunaldiak@sindominio.net helbidera.

Gehiago