Lesakako Zalain enpresan izandako azken lan-istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute

Joan den ortzegunean Lesakako Transformados Zalain enpresan gertatutako istripu larria salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian langile talde batek. 'Lan istripu gehiagorik ez' lelopean bildu ziren.

2019-ko urriak 30

Istripua ortzegun eguerdian gertatu zen Lesakako Transformados Zalain lantegian eta zauritua, 46 urteko saldiastarra, Donostiako Ospiralera eraman zuten Zainketa Intentsiboko anbulantzia batean.

Istripua artatzera Elizondoko komisariako foruzainak bertaratu ziren eta zaurituak zuen odol-isuria ixten saiatu ziren. Handik gutira Berako Osasun Etxeko mediku-erizainak bertaratu ziren artatze lanetan laguntzera eta berehala anbulantzia Donostiako Ospitalera abiatu zen, foruzainen patruila batek bidea irekitzen laguntzen zuela.

Istripu honen nondik norakoen ikerketa judiziala Foruzaingoaren Polizia Zientifikoak hartu du beregain.

Gehiago