Lesaka prest ekainaren 18an bere etorkizunari buruz erabakitzeko

Lesakako herriak, Nafarroako beste 23k bezalaxe, ekainaren 18an herri galdeketa baten bidez bere etorkizuna erabakitzeko borondate erakutsiko du. Gure Esku Dago-k antolatu duen galdeketa antolatzeko lanak aurrera jarraitzen dute eta oraingo honetan Mannequin Challenge batekin erakutsi nahi izan dute orain arte egindako ibilbidea.