Leitzako Torrea Herriko Taberna erasotu dute margoketa faxistak eginez
Bart gauean Leitzako Torrea Herriko Taberna erasotua izan da Espainiaren aldeko, ikur faxistak eta lelo islamofoboekin margoketak eginez. Peritzako parkean, Aurrera elkartearen atarian, Lekunberriko Ontzazulo Elkartean eta Mendillorriko Ezpondapea elkartean ere hainbat esaldi faxista eta xenofo idatzi dituzte.
2026-ko irailak 11
“Sarritan, iruditzen zaigu mundu mailako joerak, nazioarteko tentsioak, globalizazioak eragindako olatu ideologikoak… ez direla gure herri eta auzo txikietara beste lekuetara bezala iristen. Errealitatea guztiz kontrakoa da, eta are gehiago, gero eta erraztasun gehiagorekin iristeaz gain, tamalez erraztasun berarekin erreproduzitzen dira gurean ere. Horren erakusle da bart gauean Torreak jasandako erasoa”, salatu dute Leitzako Herriko Tabernako kudeatzaileek.
Euskal Herriko memoria kolektiboan jada erreferentzia den murala, Torreako sarrerak, terrazako altzariak, hormak… margoketa faxistez beteta agertu dira: “hau españa da”, “islam ez”, “ETA muerta”, sinbolo faxistak… Gogoratu dutenez ez da lehen aldia Torrea erasotzen dutela, antzeko gertaerak eman izan direlako lehenago ere. Horrez gain, gogoratu dute Torrea 2002az geroztik interbenituta dagoela Espainiako Auzitegi nazionalaren aginduz eta Estatuak agindutako enbargo eta itxiera baten mehatxupean jarraitzen duela.
Goizean zehar, margoketak ezabatu eta horma irudiak berregin dituzte.
Tabernaren sorrerako helburuak gogora ekarri nahi izan dituzte eraso honen aurrean, gaur egun sozialki, kulturalki eta politikoki duen eragina nabarmenduz. “Euskal Herri xehearen eta bere identitatearen zapalkutza eta asimilazioari aurre egiteko Ezker Abertzaleak 90. hamarkadan Torrea sortu zuen norbanakoak saretu, ahaldundu eta antolatzeko tresna gisa; eta bere sorreratik funtzio horretan engaiatu izan da. Egungo Leitza eraikitzeko ezinbesteko espazio eta agente izan da Torrea, urtetan zehar emaniko aldaketa gauzatzeko motorretako bat. Aterpea behar izan dugunean aterpe, topaleku eta baita garai latzenetan babesleku ere. Espazio zorrotz bezain xamurra izan da, eraikitzailea, ameslaria eta batez ere herrigilea. Egindako bideaz eta herri honen iragan zein borrokaz harro gaude. Harrotasun berarekin diogu orain, edozein erasoren aurrean zutik eta tinko segiko dugula!”
Faxismoaren gorakadari “matxinada antifaxistarekin erantzungo” diotela adierazi dute, “ideiak eta konpromisoak eguneroko borrokan uztartuz, bazter utzi edota desagerrarazi nahi duten hori babestu eta hauspotuz, saretu eta antolatzeko espazio izanez, tresnak eskainiz eta lehen lerroan egon behar denean, lehen lerroan egonez”.
Bihar larunbata eguerdiko 13etan agerraldi bat eginen da Leitzako plazan “Torreari eta ordezkatzen duen guzti horri babesa adierazi eta faxistei aurrean izango gaituztela adierazteko”.


Gehiago
El Ayuntamiento de Uharte rompe relaciones con el cura ultra que defendió bombardear Marruecos por la crisis migratoria en Ceuta
2
