Leitzako Torraspapeleko langileek ez dute onartzen enpresak ezarri nahi duen ABEEEa

Leitzan eta Estatu espainoleko hainbat tokietan hedatua dagoen Torraspapeleko enpresak Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente bat ezarri nahi die langileei. Sindikatu guztiak batu egin dira espediente hau errefusatzeko eta ohar bat kaleratu dute.

2023-ko urtarrilak 26

Torraspapeleko ABEEE Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedienteak eragindako lantokietako enpresa batzordeok [Leitza (LAB, ELA), Zaragoza (OSTA, CCOO, UGT), Motril (CCOO, UGT, SIMPA), Almazan (CCOO, OPTAS, UGT) eta Sant Joan Les Fonts (DOMUN, CCOO)] ondorengoa adierazi nahi genuke:

    Kontsulta aldia akordiorik gabe amaitu eta gero, langileon ordezkariok neurria gehiegizkoa dela deritzogu eta enpresaren ordezkaritzak ez duela jarrera proaktiborik ez eta borondaterik erakutsi 1.452 langileoi eraginen digun neurriaren inguruan akordio batera iristeko garaian.

    Era berean, jarrera honen atzean enpresak egunak arbitrarioki aplikatzeko eta langileak nahi bezala erabiltzeko asmoa ezkutatzen duen susmo garbia daukagu, ez baitu ABEEE-a zilegitasunez gauzatzeko arrazoiekin bat egiten.

    Negoziazio garaian bortz enpresa batzordeetako zortzi sindikatuok erakutsi genuen elkartasunak bere jarraipena bermatua du ABEE-ak dirauen bitartean.

Gehiago