Lanuzteak eta greba eguna Atarrabiako Solidus San Andres paper fabrikan soldaten igoera eskatzeko

Hainbat astez txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak egin ondoren, atzotik 8 orduko lanuzteak egiten ari dira Atarrabiako lantegian, ELAk deituta, Enpresa Hitzarmenak KPIren araberako soldata igoera berma dezan.

2022-ko urriak 22

Atarrabiako Solidus San Andrés paper fabrikako plantillako langileak hainbat aste daramatzate txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak egiten, ELAk deituta, KPIren araberako soldata igoerak dituen Enpresa Hitzarmen Kolektiboa lortzeko.

Atzo, lanuzteak 8 ordukoak izan ziren txanda bakoitzeko (astelehen eta ostegunetan), azaroaren 7ra arte. ELAk zabaldutako informazioaren arabera, ekoizpena gelditzea lortu zen.

“ELAk langileen borroka nabarmendu eta greba deitu duen sindikatu bakarra izatea penaz hatzen du. Lanuzteen arrakastaren aurrean, gainerako sindikatuak ere mobilizazioekin bat egitera animatzen ditu”, esan du sindikatuak ohar batean.

Gehiago