Lander Aurrekoetxea: “Flotillaren aurkako erasoa oso bortitza izan zen eta animaliak bezala tratatu gintuzten”

Global Summud Flotillan aste batzuk itsasoan eman ondoren, Euskal Herrira itzuli da Lander Aurrekoetxea. Israelgo armadak Flotillari egindako erasoa bortitza izan zela dio eta zauritutako pertsonak egon zirela eta "animaliak bezala tratatu zituztela". Israelgo erregimenak atxilotutako Said eta Thiago torturatu egin dituztela salatu du. Bestalde, Global Summud Flotillaren aldeko taldeak iragarri duenez, asteazkenetik aurrera, 12:30etik 13:00etara, elkarretaratzea egingo dute egunero Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean, Said eta Thiago askatzea eskatzeko.