Lakabe herriak Sanferminetako Jai Guneko sukaldea kudeatuko du

2014ko Sanfermin hauetan, Gora Iruñea!-ko Jai Gunean ongi eta sano bazkalduko da. Lakabe herri okupatuko biztanleek janari goxoa prestatuko dute egunero, eguneko menua emango dute eta gauetan bokatak eta pizzak egingo dituzte. Eskaintza barazkijalea eta haragijalea, baina dena ekologikoa eta bertakoa.