LABen elkarretaratzea, esklusibotasunaren negozioaren aurka eta osasun publikoaren defentsan
LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur goizean Ospitalegunean, osasun publikoaren alde eta langile fakultatiboen esklusibotasuna kentzeko asmoaren aurka.
2023-ko urtarrilak 26
LABek errefusatu egin du SMN sindikatuaren eskaera: esklusibotasuna kentzea baina dagokion osagarria kobratzen jarraitzea, alegia, hilean 700-800 bat euro kobratzen jarraitzea; eskaera horrek ez du inondik ere konpontzen egungo arazoa. Sindikatu korporatibo horrek defendatzen duenaren kontrara, LABek osasun publikoa indartzeko eta plantilla osoaren lan baldintzak defendatzeko berehalako neurriak hartzearen alde egiten du.
LAB sindikatuak nabarmendu nahi du ez dugula onartuko mediku kopuru mugatu baten interesek osasun publikoa baldintzatzea eta plantilla osoa diskriminatzea, eta beharrezkoak diren neurriak planteatuko ditugula, hobekuntzak egiazkoak eta guztiontzat izan daitezen.
LAB sindikatua harremanetan jarri da Mahai Orokorrean dauden gainerako sindikatuekin eta zenbait eskaera egin ditugu plantilla osoaren lan baldintzak eta soldatak hobetzeko. Mahai sektorialean dauden gainerako sindikatuekin ere harremanetan jarriko gara. Hainbat aukera aztertzen ari gara osasun sistema publikoa eta langileak jasaten ari diren egoerari erantzuteko.
Gehiago

Urteko bigarren hilketa matxista salatu dute Euskal Herrian

IAk ikasleen greba deitu du martxoaren 13rako, gorakada erreakzionarioaren aurka eta ikasleen eta langileen interesen defentsan
