LABek Viscofanen aurkako demanda bat irabazi du, eta ondorioz antzinatasun plusa bereizkeriaz aplikatuko da
Viscofan enpresa modu kontzientean 1989ko akordio baten irakurketa eta aplikazio diskriminatzailea egiten ari zen, behin-behineko langileei ez baitzen antzinatasun plusa ordaintzen. LAB sindikatuak Viscofanen aurkako demanda bat aurkeztu zuen eta irabazi egin du. Garaipen judizial honen nondik norakoak azaldu ditu ohar baten bidez.
2023-ko urtarrilak 26
Abenduaren 21ean jakinarazi zen epaiak ezartzen du, LAB sindikatuak salatu izan duen gisara, Viscofan enpresa modu kontzientean 1989ko akordio baten irakurketa eta aplikazio diskriminatzailea egiten ari zela, behin-behineko langileei ez baitizen antzinatasun plusa ordaintzen, eta beraz are gehiago kaltzetzen zuen babesgabetasun handia duen kolektibo hau.
Epaiak frogatzen duen moduan, Viscofanek ez zituen antzinatasun kontzeptu gisa onartzen enpresan, mugagabe bihurtu aurretik, langileek aldi baterako kontratuekin edo bertan aldi baterako laneko enpresen bidez egindako lanaldiak. Horrek hilabetero kalte ekonomiko bat suposatzen du, eta kaleratzerik izanez gero kalte-ordainak okerragoak izatea ere.
Epai hori garaipen garrantzitsua izan arren, ez du ematen afera honetako azken kapitulua izanen denik, enpresak erabaki baitu erregutze-errekurtsoa paratzea epaiaren aurka, eta, horrela, sektore prekarizatu eta babesgabeenen baldintzak okertzen jarraitzeko asmo argia erakutsi du. Tamalez, jarrera hori larria izan arren, ez gaitu ezustekoan harrapatu.
LABek zorionak eman nahi dizkie epai honen bidez lan-baldintzak behar bezala arautzeko bidean jarri diren langileei. Era berean, enpresari eskatzen diogu beharrezkoa lukeen zuhurtziaz joka dezala, eta jarritako errekurtsoarekin jarrai ez dezala. Izan ere, horrelako jarreretan jarraitzen badu, argi izan dezan LABek eskura dituen tresna juridiko eta sindikal guztiak erabiliko dituela Viscofan enpresako langile guztiak defendatzeko.