LABek UGTri leporatu dio “patronalaren interesen alde” jokatzea Continental enpresan

"UGTk, bertze behin ere, patronalaren interesen alde egin du eta eragin mugatuko paktu bat sinatu du Continental – Benecke Kaliko enpresan", salatu du sindikatu abertzaleak. Beste akordioen artean, UGTk sinaturiko dokumentuan jasotzen da kontratazio berriei eraginen dien soldata eskala bikoitza.

2022-ko azaroak 10

UGTek, bertze behin ere, patronalaren sindikatuarena egin du eta zuzendaritzaren interesak defendatzeko eragin mugatuko hitzarmen bat sinatu du Continental – Benecke Kaliko lantegian. Bederatzi ordezkarietatik lau izanda (bertzeak LABeko 4 eta ELAko 1 dira), babesgabetasun gehien duen langile taldearen ―aldi bateko langileak eta kontratazio berriak― lan baldintzak gehiago okertzeko eskubidearekin sentitu da, denbora mugarik gabe luzatu ahal izanen den soldata eskala bikoitza ezarriz, lantegi honetan egiten diren kontratazioaren gehiengoa aldi baterakoak baitira.

Langile talde honen babesgabetasuna azpimarratu nahi du LABek, eragin mugatuko paktuak langileek banaka onartu behar baldin badituztelako ere, babesgabetasun honen ondorioz langile hauek ez dutelako bertze aukerarik izanen, kontratazio berrien kasuan, baldintza hauek ez onartzea ez kontratatzea edo ez berritzea suposatuko zuelako.

Onartezina den neurri hau “adosteko”, %45eko parte hartzea izan zuen batzar baten aitzakia erabili du UGTek, horietatik erdia paktutik kanpo dauden langileak izanik. Modu honetan UGTk berak deitu zuen batzar orokorraren emaitzari muzin eginez.

Tamalez, hemen salatzen duguna hagitz larria bada ere, ez dugu harritzen gaituenik erraten ahal. LABek hitzarmen eta paktu duinak borrokatzen segituko du, langileen gehiengoaren onespenarekin eta, noski, eragin orokorrekoak izanen direnak. Modu berean, lortzeko esperantzarik ez dugun arren, UGTri exijitzen diogu akordio hori atzera botatzea eta ordezkaritzaren gehiengoak adosten ahal duena onartzea.

Gehiago