“Labari terraza ukatu izana euskararen aurkako kanpainarekin lotzen dugu”

Azkenean, Labak terraza izanen du. Iruñerriko euskaltzaleen topalekuak ondoko taberna batekin izan duen gatazka judiziala irabazi du, eta laster edo berandu terraza jartzeko eskubidea gauzatuko da. Izan ere, Laba ireki zenean konturatu ziren ondoko tabernak haiena zen terraza espazioa okupatzen zuela, baina negozio horren jabeak ukatu zen terraza kentzeari. Euskarafobia kutsua duen auzi honetan Iruñeko Udalak zer esan handia izan du, baina azkenik, Labakoek irabazi dute.