LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek urteak daramate salatzen ikasle euskaldunek ez dutela ia aukerarik Goi Mailako Heziketa Zikloetan ikasketak euskaraz egiteko; izan ere, gaur egun, goi-mailako sei Heziketa Ziklo baino ez dira eskaintzen euskaraz Nafarroa osoan, horietako lau Iruñean. Esanguratsua da Sakanaren egoera: nahiz eta eremu euskaldunean kokatu, euskarazko goi mailako heziketa zikloen eskaintzarik ez dago.

2021-ko azaroak 23

Irakasle funtzionariook urtero har dezakegu parte “Lekualdatze Lehiaketa” deiturikoan (urte batean estatukoa eta bestean autonomikoa txandakatzen direnak), hau karrerako funtzionarioak behin betiko lehen destinoa lortzeko edo destino batetik bestera aldatzeko prozedura da. Ikastetxe bakoitzaren plantilla organikoaren beharra ezagutzeko, horren azterketa bat egiten da, betiere gutxienez 3 urteko jarraitutasun-bermea badago.

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok urteak daramatzagu salatzen ikasle euskaldunek ez dutela ia aukerarik Goi Mailako Heziketa Zikloetan ikasketak euskaraz egiteko; izan ere, gaur egun, goi-mailako sei Heziketa Ziklo baino ez dira eskaintzen euskaraz Nafarroa osoan, horietako lau Iruñean. Esanguratsua da Sakanan, eremu euskaldunean, euskarazko goi mailako heziketa zikloen eskaintzarik ez izatea. Euskarazko zikloren bat ematen den ikastetxeetan behar hau ez baita ia plantilla organikoan aurreikusten. Adibidez, Erdi Mailako euskarazko zikloren bat ematen den Iruñeko ikastetxeetan (Nekazaritza eta Basogintza II, Maria Ana Sanz II, San Juan-Donibane II eta Bideko Ama Birjina IIP), ez da euskarazko langile-premiarik jasotzen. Horrek esan nahi du zikloak desagertu egin daitezkeela edo Iruñetik kanpora mugi daitezkeela, Nekazaritza eta Basozaintzako Ikastetxetik jakinarazi ziguten bezala.

Martxoaren 9an, Maria Chivite Nafarroako presidentak Altsasura egindako bisitan iragarri zuen Sakana LHko ikastetxeak ez zuela hezkuntza eskaintza galduko. Irakasleen, ikasleen, Sakanako Garapen Agentziaren, sindikatuen, Mankomunitatearen, Altsasuko Udalaren eta Sakanako beste talde batzuen mobilizazioen ostean etorri zen baieztapena izan zen hau. Izan ere zentroan euskarazko formakuntzaren jarraikortasunaren inguruko kezka zabalduta zegoen, are gehiago mendiko, mendi erdiko eta eskaladako LHko zikloen eskaintza ikastetxetik kentzeko aukera zegoela informatu zitzaienetik. Chivitek gaineratu zuen ez zegoela inolako erabakirik, ez behin-behinekorik ez behin betikorik, agertzen ari ziren kezkak ziurtatzeko. Baina hori sinestea zaila da Hezkuntza Departamentuarekin lotutako hainbat pertsonek Sakana LH IIPko langileei ahoz egindako adierazpen batzuen ondoren.

Zein izan da gure harridura Lekualdatze-Lehiaketarako plantilla organikoaren aurreikuspenean Sakana LH IIP ikastetxerako irakasle euskaldunen beharrei buruzko irizpide-aldaketa nabaria ikusi dugunean. Aurreko plantilla organikoan euskarazko lanpostu hutsak betetzeko beharra antzeman zen eta %75etik gorako ikasle euskaldunen beharrak betez.

Azken urteetan, Ikastetxeko Zuzendaritza taldeak eskatu du lekualdatze-lehiaketaren bidez sartu diren karrerako irakasle funtzionario berriek euskaraz jakitea, ikasle euskaldunen eta ez-euskaldunen beharrak bete ahal izateko. Antzeko prozesuak egin ziren eremu euskalduneko LHko beste bi ikastetxeetan, eta gaur egun zikloak euskaraz ematen dira.

Erkidego-mailako lekualdatze-lehiaketarako plantilla organikoaren egungo proposamenean, irizpide-aldaketa larria aurkitu dugu: irakasleei eskatzen zaien hizkuntza, orain gaztelania da euskara beharrean. Fabrikazio Mekanikoko Antolamenduari eta Proiektuei dagozkien bi plazetan, bai Instalazio Elektroteknikoei dagozkien plazetan, bai Makinen Mekanizazio eta Mantentze-lanen zikloko plazetan eta baita Soldadurari dagozkien plazak ere. Plantilla organikoaren proposamenak, urte batetik bestera, 5 plazen hizkuntza aldatu ditu; horietako plaza bat, orain murrizteko proposamena duena, 2020-2021 urteko leku-aldatzean irakasle euskaldun esleitu zitzaiolarik.

Hori dena kontutan hartuta, beste behin, planifikazio negargarri baten ondorio baino ezin duela izan uste dugu edo akaso eremu euskalduneko ikastetxe bati euskarazko plazarik ez emateko beste arrazoiren bat egongo da, ulertzen ez duguna. Bitartean Sakanako ikasle euskaldunak kaltetuak, jakina.

Azpimarratzekoa da Nafarroako Gobernuko Presidentak, martxoan, Sakana LH IIPko mendi ertaineko eta eskaladako zikloen eskaintza kentzeko erabakirik ez dagoela iragarri arren, aipatutako zikloekin lotua dagoen euskarazko heziketa fisikoko plaza, murriztera atera dela, eta, gutxienez, horrek zalantzan jartzen du presidenteak egindako adierazpen horiek.

Gehiago