La Moreako H&Mko langileek 100 egun bete dituzte greban soldaten igoeraren alde

Elkarretaratzea egin dute gaur CENen aurrean, ELAko ehun bat ordezkarirekin batera, 15 urtez soldata igoerarik gabe egon ondoren lan hobekuntzak negoziatzea eskatzeko. ELAk CENi eskatu dio inplika dadila ehungintzaren sektoreko hitzarmenaren negoziazioan.

2023-ko martxoak 17

ELAko ehun bat ordezkarik La Morea merkataritza guneko H&M enpresako langileak babestu dituzte gaurko elkarretaratzean, “100 días de huelga, 15 años congeladas: Negoziazioa orain!” lelopean. Langileek %23ko erosahalmenaren galera metatu dute 2009tik, enpresak aparteko emaitza ekonomikoak izan eta 20 milioi euro baino gehiago dibidenduetan banatu dituen bitartean.

Greba hau ehungintzako merkataritzaren sektorean (2009tik geldirik dago) eta enpresaren esparruan (100 eguneko grebaren ondoren, oraindik ez du hobekuntza proposamen zehatzik egin) dagoen negoziaziorik ezaren ondorio dela argitu du ELAk.

Kontzentrazioa CENen egoitzaren aurrean egin da, Nafarroako Ehungintza Merkataritzaren sektoreko hitzarmena berreskuratzeko inplikazioa eskatzeko. ELAk irailean egin zuen hitzarmenaren salaketa, eta ia 6 hilabeteren ondoren, enpresen eta CENen “hitz onak baino” ez direla jaso salatu du ELAk, eta negoziazioan hasteko ekintza zehatzik ez dela izan nabarmendu du sindikatuak.

Gehiago