Kultur eztanda Lizarran euskararen alde

Joan den ostegunean, azkenean, Lizarrako Udalaren Osoko bilkuran gauzatu egin zen atzerapausoa: UPNk, PSNk eta PPk plantilla organiko berria adostu zuten, eta ondorioz, Udaleko Kultura zerbitzuak ez duela zertan euskara jakin, ez eta administrari berriak ere. Erabakia, baina, ez zen oharkabean pasa, eta kultur arloko hainbat talde eta eragileek protesta egin zuten kalean.

2024-ko apirilak 15

Lizarrako Auroren plaza hiru orduz bete zen kulturaz, ozen entzun zen plazan eta baita Osoko bilkuran bertan ere. Txalapartariek, Mikel, Viñu eta Caeteren eta Bolboraren kontzertu akustikoek, Lizarran Kantuzek, trikitilari eta panderojoleek, txistulariek, irrintziek doinuz, hotsez eta garrasiz bete zituzten plaza eta udalbatza aretoa. Aldi berean, han ere baziren euskara eskolak, txalaparta eta txapa tailerrak, Alatz artista plastikoa lanean, pintura ikasleak kronika grafikoa jasotzen, ilustrazio eta testuen erakusketa…

Giro paregabe horrek segida izan zuen Osoko bilkuran, han ere izan baitziren plazatik igotako ordezkariak. Hitza eskatu zuten euren ezinegona adierazteko, baina “Guk euskaraz, zuk zergaitik ez?” doinuekin bozkatu zuten atzerapausoa. Ostegunekoa, baina, geltoki bat baino ez dela izan ohartarazi dute Lizarrako euskaltzaleek.

Gehiago