Kubari AEBk ezarritako blokeoa bertan behera uztea eskatu dute Iruñean

Azken egunetan Kuban izandako protesta eta liskarrak direla eta, Karibeko irlari ezartzen zaion blokeoa hizpide izan dute gaur Iruñean bildutako lagunek. Izan ere, Kubaren egoera sozioekonomikoa blokeo honen emaitza dela salatu dute, eta zigor honekin amaitzeko eskatu dute.