Krisi klimatikoari buruzko hitzaldi-ziklo bat eginen du Extinction Rebellion-ek Nafarroan zehar

«Zer egin dezakezu zuk norabidea aldatzeko (eta ez da birziklatzea )» azpititulupean, taldeak indarkeriarik gabeko ekintza zuzenaren proposamena zabaldu nahi du Nafarroako herritarren artean krisi klimatikoari aurre egiteko. Iruñerrian eta Tuteran eginen dituzte hitzaldiak.

2022-ko martxoak 4

Martxoan zehar, Extinction Rebellion Iruñeak hitzaldi bira bat egingo du
krisi klimatiko eta ekologikoari buruz eta indarkeriarik gabeko ekintza
zuzenaren eta desobedientzia zibilaren bidez antolatutako herritarrek
izan dezaketen paperari buruz. Horiek Iruñeko hainbat auzotan izango
dira eta, lehen aldiz, Tuteran, proposamena publiko anitzagoari
helarazteko.

“Unea funtsezkoa da hainbat arrazoirengatik. Alde batetik, joan den
otsailaren 28an argitaratu zen Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko
Panelaren (IPCC, ingelesezko sigletan) azken txostena, zeinaren arabera
ekintza globalean edozein atzerapen gertatuz gero, etorkizun bizigarria
bermatzeko aukera-leihoa galduko dugun. Egoera tamalgarri horren
aurrean, mundu akademikoko kide askok erabaki dute mugimendu zibiletan
parte hartzea eta indarkeriarik gabeko ekintza zuzenak egitea. Horixe
da, hain zuzen ere, hitzaldi hauek bultzatu dituen beste arrazoietako
bat: Nafarroako herritarren artean, komunitate zientifikoa barne,
Scientist Rebellionek apirilaren hasierarako maila globalean prestatzen
ari den kanpaina zabaltzea, grebak, okupazioak eta bestelako ekintzak
barne”, adierazu dute antolatzaileek.

“Gobernu eta korporazioen ekintza kriminalik ezaren aurrean, kolektiboak
indarkeriarik gabeko ekintza zuzenean behar ditugun aldaketa sakonak
lortzeko tresna eraginkor bat aurkitzen du”, zehaztu dute, “krisi klimatikoaren
ondoriorik okerrenak saihesteko, eta herritarrak dena jokoan dugun
borroka honetan parte hartzera animatzen ditu”.

Gehiago