Koronabirusagatik hil den erizainen heriotza salatu eta segurtasun neurriak berma daitezela exijitu dute sindikatuek

Osakidetzako 52 urteko erizain bat hil da ospitalean koronabirusagatik. Euskal gehiengo sindikaletik exijitzen diote Jaurlaritzari eta Osakidetzari arduraz joka dezatela eta langile guztien segurtasuna eta babesa berma ditzatela. Urte hasieratik Hego Euskal Herrian 17 langilek bizia galdu dute lanean eta beste bi langilek 41 egun desagertuak jarraitzen dute.

2020-ko martxoak 19

Gaur jakin dugu, Osakidetzako 52 urteko erizain bat hil dela ospitalean koronabirusagatik. Lehenik eta behin gure elkartasun eta babes oso haren senide, lagun eta lankide guztiei. Covid 19 pandemia egoera honetan lan zentroetan langileen osasuna bermatzea lehentasuna izan behar da. Gaur egun, Galdakao ospitalean babes neurri indibidualizatuak ez dira nahikoak azpimarratu nahi dugu. Jaurlaritzari eta Osakidetzari exijitzen diegu arduraz jokatzea eta Osakidetzako langile guztien segurtasun eta babesa bermatzeko beharrezkoak diren baliabide tekniko eta giza baliabideak martxan jartzea, eta horretarako plan bat artikulatu dezatela.

Orain inoiz baino gehiago osasuna interes ekonomikoen gainetik jartzeko momentua da. Ez dugu onartuko krisi honen kudeaketa langileen bizkar gainera erortzea. Gehiengo sindikikalak dei egiten dugu langileoi, herritarroi, gaur, hilak 19, 20:00etako txalo zaparradetan balkoitik parte hartzera, lan postuan hil den erizainaren heriotza salatzeko.

Gehiago