Kooperatibismoan eta duen eraldatzeko gaitasunean jarriko du fokoa Zabaldik XXVI. Elkartasun Hamabostaldian

"Bide berriak ehuntzen: Hegoaldetik Iparralderako kooperatibismoa" lelopean ospatuko da Zabaldiko XXVI. Elkartasun Hamabostaldia azaroaren 6tik 17ra arte. Hitzaldiak, erakusketak, dokumentalak eta mahi inguruak izanen dira.

2023-ko azaroak 5

Datorren astelehenean, azoaroak 6, hasiko da XXVI. Elkartasunaren Hamabostaldia, Zabaldik urtero antolatzen duena. Edizio honetan Kooperatibismo inguruan izango dira ekitaldi guztiak “munduko hainbat komunitateek eta kolektiboek sortzen dituzten benetako alternatibak.”

Horretarako, hegoaldeko herrialdeetan eta inguru hurbilenean gauzatutako kooperatibismo-esperientziak izango dira hizpide.

“Egungo sistema ekonomikoa etengabeko krisian dago eta batzuetan, eraldatzeko zaila dirudi. Krisi honen ezaugarria akats sistemiko bat da, bizitzaren iraunkortasuna kolokan jartzen ari dena, eta klima-aldaketa da gizarteak maila globalean aurre egin behar dion erronkarik handiena. Ildo horretan, klima-krisiak eragiten dituen ondorioek eragin handiagoa dute herrialde pobretuetan eta herrialde horietan bizi diren kolektibo ahulenetan. Hala ere, garapen-eredu desberdinak daude, komunitate jakin baten bizi-baldintzak hobetzeko aukera eman dezaketenak, eta bereziki, arriskuan dauden kolektibo sozialenak”, azaldu dute Zabaldiko lagunek.

Horren adibide kooperatibismoa dela ziurtatu dute. “Lan-merkatuaren eta merkatu ekonomikoaren alternatiba izateaz gain, gizartea antolatzeko modu propio gisa eratzen da, berdintasuna, elkartasuna eta kudeaketa demokratikoa bezalako balioak sustatzeko gai dena, giza eta lan-eskubideen babespean”.

“Rojava , la primavera de las mujeres” erakusketa azaroaren 8tik 30era ikusteko aukera izanen da. Azaroaren 8an 19:00tan “Cuidar entre tierras : ¿quién sostiene la vida cuando las mujeres migran?” dokumentalaren emanaldia eginen da. Azaroaren 9an 19:00ta Lucia Insalatak hitzaldia eskeiniko du, eta hurrengo egunean ordu berean, Marina Joskiren txanda izanen da. Biak ala biak Latinoamerikako esperientzien inguruan arituko dira, hezkuntza eta ekonomia hizpide hartuta.

Azaroaren 13an 19:00tan Rojava Azadi kolektiboak Kurdistanen errealitatea ekarriko du gogora. Azaroaren 15ean, Brasilgo errealitateari so egiteko aukera izanen da Ceres Luisa Antunes MSTko kidearen eskutik. Hurrengo egunean, eta baita ere 19.00etan “Kooperatibismoa, esperientziak landa-inguruneetan eta ingurune komunitarioetan” izeneko mahi ingurua eginen da, eta bukatzeko, azaroaren 17an, Askapenak eta Koadro Eskolak “Italiako brigadaren ikasketak Euskalerrira” izedneko hitzaldia eskainiko dute.

Jarduera guztiak Zabaldiko egoitzan izanen dira, eta streaming bidez ikusi ahal izango dira 19: 00etatik aurrera Zabaldiren webgunean.

Gehiago