Konponbide demokratikoaren aldeko mobilizazioak antolatu ditu Sortuk

Mobilizazio hauetan Baigorrin izandako atxiloketak zein Auzitegi Nazionalak ostiralean hartuko duen ebazpena salatuko dituzte.

2015-ko irailak 23

Sortu kezkatuta agertu da “Estatuek erakusten ari diren itxikeria eta bakearen aurkako eraso dinamika etenik gabea” dela eta. Horren erakusletzat jo ditu Baigorrin izan diren atxiloketak eta Euskal Preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara leku aldatuak izateko egin dituzten norbanako eskaerak jaso dituzten ezezko erantzunak.

Hori dela eta, konponbide demokratikoa aldarrikatzeko mobilizazioak antolatu ditu antolakunde abertzaleak bihar ostegunerako Euskal Herriko hamaika tokitan. Nafarroan, zehazki, Iruñeko hainbat auzotan, Iruñerriko hainbat herritan edota Sakanan, Leitzaldean, Lekunberrin, Basaburuan, Aezkoan eta Tafallan antolatu dituzte besteak beste (ikusi kartela).

Konponbide demokratikoa
Sorturen hitzetan, “Euskal Herriko jendarteak bakea nahi du, konponbide demokratiko integrala eta erabatekoa nahi du, unea da herritarren borondate hori kalera ateratzeko Espainiako Estatuko agintariek konturatu daitezen gatazka betikotzeko asmoarekin aplikatzen ari diren politikak herri baten gehiengoaren borondatea izanen dutela aurrez aurre”.

Gehiago