Kimiketako sektorean gertatzen den estatalizazio eta prekarizazio egoerarekin amaitzea aldarrikatu du LABek
Sindikatuak garbi dauka kimikoen sektorean ere lan baldintzak negoziatzeko euskal marko propioa behar dela.
2023-ko irailak 14
LAB sindikatuak Kimiketako sektorean Hego Euskal herriko hitzarmen bat egotearen beharra adierazi du. Izan ere, Kimiketako Hitzarmenean dauden langileak, Hego Euskal Herrian 20.00 inguru, Espainiar Estatu mailako hitzarmenaren pean daude, eta horrek prekarietate handiagoa dakarrela berarekin azaldu dute. Sindikatuak, euskal eremuetan erabakitzeko markoak beti defendatu dituela aldarrikatu du; modu kolektiboan hemengo errealitateari hobekiago erantzun ahal izateko eta Euskal Herrian dagoen errealitate sindikalak lan baldintza hobeagoak lortzeko aukera ematen dituelako.
Horregatik, argi adierazi dute, Kimiketako sektorearen hitzarmen hori lortzeko borroka azken muturreraino eramateko prest daudela. Gainera, dagoeneko horretan pausoak ematen hasi direla azaldu dute: Madrilgo negoziazio mahaiari asmo hori adierazita, EAE-n ordezkaritza gehien duten sindikatuen artean bilduz eta sektoreko patronalak irailaren 26an egingo den bilera batera deituz. Nafarroan, atzo sindikatuen arteko lehendabiziko bilera egin zuten.
Bukatzeko LABek, denak batera aritzeko, Hego Euskal Herriko Kimiketako sektoreko langileei borroka honetara batzeko, dei egin die.