Kastejongo zentral termikoen CO2 isurketak salatu dituzte klimaren aldeko mobilizazio egunean
Gaur goizean, klimaren larrialdiarengatik nazioarteko greba egunaren karietara, AHTaren aurkako desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak ekintza bat burutu du Castejonen dauden ziklo konbinatuko hiru zentral termiketako batean. Ekintzaileek hainbat pankarta eskegi dituzte eta kateatu dira. Guardia Zibilak atxilotu egin ditu.
2019-ko irailak 27
Gaur goizean, klimaren larrialdiarengatik nazioarteko greba egunaren karietara, AHTaren aurkako desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak ekintza bat burutu du Castejonen dauden ziklo konbinatuko hiru zentral termiketako batean, hain zuzen, Auzitegi gorenak ilegaltzat jo duen Hidrocantabriko enpresarenean.
Goizeko 11ak aldera bi lagun segurtasun hesia gainditu eta gero, zentral termiko barrura sartuz tximiniatik gora egin dute, eta TAV-AHT STOP zein TERMIKAK ITXI leloak zeramatzaten pankartak tximinian zehar zintzilikatu dituzte. Ondoren, bertan kateatu dira zentral termikoak ixteko eta AHTaren lanak gelditzeko eskatuz.
Ekintzaren sostenguz, termikaren kanpoaldean Mugitu!ko beste kide batzuk CAMBIEMOS EL SISTEMA, NO EL CLIMA lelodun beste pankarta bat erakutsi dute.
Zentraleko zenbait zinpeko zaintzailek eta langilek kendu dituzte pankartak. Guardia Zibila bertaratuda eta ekintzaileak atxilotu ditu.
#LarrialdiKlimatikoa#KlimarenMundukoGreba
[AZKEN ORDUKOA]
[AZKEN ORDUKOA]
[AZKEN ORDUKOA]@MugituMugimendu taldeko hainbat aktibistek Kastejongo zentral termikoetan sartu eta aldaketa klimatikoaren kontrako pankarta batzuk eskeigi dituzte pic.twitter.com/n2jjOkej6z
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) September 27, 2019
Gehiago

Aroztegiko auziperatuei elkartasuna adierazi eta manifestazio nazioanalean parte hartzeko deia egin dute NUPen

1
Aroztegiari aurre egiteagatik auziperatuekiko elkartasun manifestazioan parte hartzeko deia egin du Ernaik
