Kasedako Viscofan enpresak logistika atala azpikontratatu du prekarietatearen kontura etekinak handitzeko
Atal horretan lan berbera egiten jarraituko dela salatu dute sindikatuek. Alde bakarra bertako langileak lan baldintza okerragoekin azpikontratatuak izango direla da. Hori guztia enpresak 2022ko lehen hiruhilekoan 23 milioi euro garbi irabazi dituenean, enpresako batzordearen hitzetan. Hurrengo komunikatua kaleratu dute, mobilizazio dinamika bati hasiera emanen diotela iragarriz.
2022-ko ekainak 1
Kasedako Viscofan enpresako batzordeak zuzendaritzak logistikako atala azpikontratatzeko hartutako erabakia salatu du. Mugimendu horren helburu bakarra enpresaren onura lan baldintzen kontura handitzea da: lan berbera egingo dute langileek, baino Viscofanek zuzenean kontratatutako langileek baino baldintza okerragoekin.
Erabaki hau pandemia garaian gogor lan egin ondoren etorri da. Langileek normaltasunez lan egin dute urte hauetan, eta enpresak aurreko urteetan baino % 25 gehiago irabazi du. 2022ko lehen hiruhilekoan soilik 23 milioi euro garbi irabazi ditu.
Batzordeak ohartarazi duenez, azken hitzarmena sinatu zenetik langileekiko erabateko erasoetan oinarritzen den jarrera aldatzen ez badu, mobilizazio dinamika batean sartuko direla.