“Karpeta Urdinak”, torturari buruzko ikerketa Zinemaldian ikusgai

"Karpeta Urdinak" filma aurtengo Zinemaldiko Zinemira atalean lehiatuko da Irizar Saria irabazteko helburuarekin. Filma Ander Iriartek zuzendu du eta bertan azaltzen da nolakoa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan torturaren inguruan Paco Etxeberriak eta bere lan taldeak egindako ikerketa. Estreinaldia, irailaren 17an izanen da.