Karabana errepidean, Greziarako bidean

Euskal Herritik uztailaren 15an abiaturiko 2 autobusek Bartzelonan egin zuten bat Estatuko gainontzeko 3 autobusekin. Bide luzea egin zuten elkarrekin 5 autobusek. Frantzia zeharkatu eta Milanen gaua pasatu eta hangoen elkartasuna jaso ondoren, Anconara iritsi ziren bertatik ferryz itsasoa zeharkatu eta Greziara iristeko.

2016-ko uztailak 18

Hau da Karabanaren lehenengo kronika:

“Uztailaren 15ean, ostirala, Euskal Herriko 120 lagun Bartzelonara abiatu ginen Greziarako Karabanan. Bilbo, Gasteiz eta Iruñean eginiko agurren ostean elkartasun eta emozio giroan murgildurik lehenengo etapa burutu genuen Bartzelonaraino. Bertan, gure lagun katalanek antolaturiko ongi etorrian parte hartu genuen eta karabanaren gainerako parte-hartzaileekin bildu ginen: Gaztela Leoiko busarekin, Madrilgoarekin eta Països Catalans-eko busarekin. Elkarrekin eta elkarlanean, gure ohiu eta amorru sendoena adierazi genuen, Europar batasunak ezarritako politiken kontra, pertsonen mugikortasun askea eta bizitza duina ukatzen dituena.

Ferrira iritsi ginen eta guztien arteko lehendabiziko batzarra egin genuen. Koordinatzeko hainbat bilera ere bai. Gero, hirugarren aldiz lurzoluan egin genuen lo, naiz eta batzuek moketaduna aurkitu genuen. Goizean, asanblada feminista antolatu eta ferritik jeisterakoan bidaiaren azken orduak egin genituen Tesalonikaraino. “No Border Camp” kanpaldi internazionalera iritsi ginen. Bertan parte hartuko dugu hurrengo egunetan zehar.

Larunbatean Milanerantz abiatu ginen eta trafiko arazoengatik bertan deitutako manifestaldira iritsi ez ginen arren, Italiako burkideen ongietorri beroa jao genuen. Gaua, Ri-maflow fabrika okupatuan eman genuen eta goizean, gosari on baten ondoren, proiektu hau sakonago ezagutu ezin izanaren penaz, Anconarako bidea hartu genuen. Bertan, ferriaren atzerapenak emandako aukera probestu genuen oraindik presente zegoen San Fermin giroa berreskuratzeko. Bafle bat, garagardo batzuk eta erritmoz beteriko bidaiari batzuei esker, herrien arteko anaitasun musikala sortu zen.”

Gehiago