Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde, negoziazioari bide emateko exijitu diote Gobernuari greba egunean

Mila irakasle baino gehiago bildu dira goizean Hezkuntza departamentuaren aurrean lan baldintza duinak aldarrikatzeko. Eguerdian Labriteko aldapako errepidea moztu dute protestan. Ikasle ratioak jaitsi, irakasleen lan taldea egonkortu, lan burokratikoa murriztu eta erosmen ahalmena berreskuratzea eskatu dute ozen kaleetatik.

2023-ko apirilak 3

LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT sindikatuen arabera, hezkuntza publikoan deitutako grebarekin ikastetxeen ohiko funtzionamendua geldiaraztea lortu da. “Gehiegizko gutxieneko zerbitzuak” kontuan hartuta (%33 haur eta lehen hezkuntzan, %25 irakaskuntza ertainetan), irakasleen % 55 atxiki direla grebara ziurtatu dute sindikatuek.

Gehiago