“Justizia feminista behar dugu lehenbailehen”

Burlatako Mugimendu Feministak elkarretaratzea antolatu du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia salatzeko; izan ere, 2023ko Burlatako jaietan 13 urteko adingabe bat bortxatzeagatik 13 urteko kartzela-zigorra, 8 urtera jaitsi diote erasotzaileari.