Joseba Otondo: «Ezin gaituzte erosi, ez gaudelako salgai»

Joseba Otondo Bikondoa eta Garbiñe Elizegi Narbarte, gaur egun eta 2011tik 2015era Baztango alkate eta Baztango Batzar Nagusiko lehendakariak hurrenez hurren, deklaratu zuten atzo Iruñeko epaitegietan. Palacio de Arozteguia SL enpresak prekarikazio delitua leporatzen die. Otondorekin solastu dira Xorroxin Irratian salaketaren harira.