Jorge Txokarro (Torturatuen Sarea): “Herri honetan tortura sistematikoki erabili izan dela aitortzea eskatzen dugu”

Nazio Batuen Erakundeak Espainiari egotzi dio torturaren inguruko salaketak ikertu ez izana nahiz eta bost milatik gora testigantza jasota egon EAEn eta Nafarroa Garaian. Euskal Herrian izan diren torturari buruzko txostenak kontuan hartzeko eskatu dio Madrili. Torturatuen Sareko kideak azalpen gehiago eman ditu Euskalerria irratian.