Jazarpena Zizurko Gazte Egunean
2014-ko ekainak 26
Joan den apirilaren 26an, guztiok dakizuen bezala, Zizurko Gazte Eguna ospatu genuen. Egun horren antolakuntzarako herriko gazte askoren parte hartzea izan genuen aspaldiko partez, eta egun bera oso parte hartzailea eta arrakastatsua izan zen.
Aurreko astean, ordea, eskutitz bat jaso genuen, isun baten berri ematen ziguna. Arrazoia? Gazte Eguna aurrera eraman zen eremu publikoan, frontoian, hain zuzen, pankartak jartzeagatik.
Ospakizunaren aurreko egunean frontoia betiko moduan apaindu genuen: eraso sexisten aurkako pankartekin; Ainara, Joseba eta Koldo Zizurko gazte auziperatuei babesa eskaintzeko pankartak; gazteriak jasaten duen errepresioa salatzen; gazteriak duen indarra goraipatzen zuten pankartak; baita poliziaren errepresio bortitza salatzen zutenak ere.
Orduan, hara gure galdera: debekatuta dago horrelako mezuak, gazteon desio eta aldarrikapenak islatzen dituztenak, eremu publiko batean helaraztea? Jakinki, noski, aurretik eskatutako baimen eta baldintza guztiak bete genituela. Are gehiago, Gazte Eguna bezalako ospakizun batean, zeinak festa eta giro ona ziurtatzea zuen helburu, baina egun inguratzen gaituen errealitatea ahaztu gabe.
Azaldutakoagatik, Zizurko auzokideei helarazteaz gain, Iruñerriari, baita Nafarroa osoari gertatutakoa jakinarazi eta gazteonganako jazarpena salatu nahi ditugu. Izan ere, hau egunerokotasunean jasaten dugunaren adibide bakarra da; horra Udako Solstizioan zehar pairatutako jazarpen polizial etengabea.
Gero eta askatasun gutxiago dugu gure herria den honetan, eta gazteok egoera hau salatu nahi dugu, ez baitzaigu bidezkoa iruditzen guk antolatutako egun batean guk nahi ditugun eta guri eragiten gaituzten inguruko mezuak ezin zabaltzea. Jazarpen poliziala herrian gero eta altuagoa da, gero eta askatasun gutxiago uzten digute gazteoi, eta gero eta errepresiboagoa da haien jarrera. Azkeneko adibideak gazte egunean eta aurreko ekainaren 23an, udako solstizioan, jasandakoa.
Herrian orain dela gutxi ezarritako herritar legea delakoaren ostean gure aurkako errepresioa gero eta handiagoa da, eta nazkatuak gaude, lotsagarria eta ez premiazkoa ikusten dugu jarrera hau, eta horregatik publikoa egin nahi dugu gure haserrea, guztiok janki dezazuen Zizurko Poliziarengandik batez ere, baina baita Espainiar poliziarengandik, jasaten ari garen jarrera errepresiboa. Gure mezuak herrian zabaltzeko aske izan nahi gara behingoz, inongo jazarpenik gabe!
Gehiago

Pasaiako Badiaren biktimen senideek aitortza ondoren justizia lortu behar dela aldarrikatu dute

Burlatako Gaztetxeak manifestazio bat eginen du nahiz eta Udaletxeak desalojoaren aukera baztertu eta negoziatzeko prest agertu den
