Jarraipen zabala sindikatuek Administrazio Publikoan deitutako greban

Nafarroako Gobernuak gehiegizko zerbitzu minimoak jarri baditu ere, milaka langile publikoek egin dute bat gaur sindikatuek deitutako grebarekin. Lan baldintzen eta zerbitzu publikoen hobekuntzaren aldeko greba deialdia izan da hau, eta goizeko elkarretaratzean ehunka lagunek hartu dute parte. Arratsaldeko 17.30etan manifestazioa izanen da Autobus Geltokitik.