Israel Palestinan “Nakba” berri bat gauzatzen ari dela salatu dute

Gazako herritarren aurka oldarraldi berria hastearekin batera protestak berpiztu dira Euskal Herrian. Gaur Iruñean Udal Plazan egindako elkarretaratzean Israelgo Gobernuak "bere arraza-delirioan tematuta” dagoela eta “bigarren Nakba bat” egiten ari dela salatu dute. Ostiralean, Gernika Palestina ekimenak Gernikan eginen du mobilizazioa.