Iruñeko Udalak hipikaren txapelketaren irudikatu nahi duen hiri eredu elitista salatu dute

Bihar hastekoa da Iruñeko Udalak antolatu duen hipika txapelketa. Hipika ikuskizun elitista bat dela zaldiekin errespeturik ez duena salatzeko eta eskuinak horrelako ekimenekin irudikatu nahi duen hiri ereduarekin bat egiten ez dutela agerian uzteko, hamarka lagun elkartu dira gaur Iruñean.