Iruñeko Udalak haur eta gazteen elkarte bat bere lokaletik bota nahi du 7.000€ aurrezteko

Donibaneko San Juan Xar Txiki haur eta gazteen elkarteak erabiltzen duen lokaletik atera nahi du Navarra Sumak zuzentzen duen Udalak. Elkarte honek auzoko ume eta gazteekin egiten duen lanaren truke, Udalak lokalaren alokairua ordaintzen du, osotara 6.900€ urtean. Baina orain, Udalak ez du kontratu horrekin jarraitu nahi eta bizilagunek protesta egiteko kalejira bat eginen dute apirilaren 22an.