Iruñeko Udalak euskarazko bi haur eskola irekiko ditu, Donibanen eta Arrosadian

%10etik %30era handituko da haur eskoletako plaza euskaldunen eskaintza.

2016-ko otsailak 11

LAB sindikatuko Iruñeko haur eskoletako ordezkaritzak poza azaldu du udalaren erabakiaren aurrean, eta nabarmendu du hiriko gune ezberdinetara zabalduko dela euskarazko eskaintza. Azken ikasturtean, Iruñeko haur eskoletan euskarazko plaza nahi zuten 466 haurretatik 306 euskarazko plazarik gabe geratu ziren.

“Erabaki honekin, hiritarren hizkuntza eskubideak ziurtatuagoak izanen dira eta aspaldiko partez, hainbat herri mugimendu eta bertzeak bertze, sindikatu honetatik aldarrikatzen ari ginen eskakizunari erantzuna eman diote”, adierazi du LABek. 

 Gainera, sindikatuak azpimarratu du udalak, aldaketa horiek ezartzerakoan, “kontu handiz” jokatu duela lantaldeari “ahalik eta min gutxien emateko, izugarrizko ikerketa eginez”. LABen esanetan, udaleko teknikariak “buru belarri” aritu dira lanean hizkuntza ereduen aldaketa inor kaleratu gabe egiteko.

Gehiago