Iruñeko Udalak debekatu egin du eskoletako ikasleen kalejirak auzoetako errepideetatik igarotzea

2005ean onartutako neurria lehen aldiz aplikatuko du aurten hiriburuko agintaritzak. Kaltetutako eskoletako kideen artean zalantzak eragin ditu erabaki honek, eta kalejiretako boluntarioei trafikoa bideratzeko eskumena emateko eskatu dio oposizioak udal gobernuari.