Iruñeko kale garbitzaileek greba eginen dute abenduaren 17an euren lan baldintzak hobetzearen alde

Iruñeko kaleak garbitzeaz arduratzen diren langileek gaur lanuzteak egin dituzte eta elkarretaratzea egin dute Udaletxe plazan, hitzarmen duina eskatzeko. UGT, ATSU, LAB eta CCOO sindikatuetako ordezkariek osatzen duten Enpresa Batzordeak jakinarazi du abenduaren 17an langileek greba eginen dutela.

2021-ko abenduak 9

Kale garbiketako FCC enpresako langileak urteak daramatzate soldata igoera txikiak jasaten eta erosteko ahalmena galtzen.

Pandemiaren momentu okerrenetan, eta “Funtsezko” zerbitzuetako parte izanik, garbiketako langileok dena eman genuen hiri honetako kaleak garbitzen eta desinfektatzen, lan izugarria eginez.

Gure hitzarmen kolektiboa blokeatuarekin hilabeteak daramatzagu! Egoera luze honetaz nazkatuta, urteetan lehen aldiz mobilizatu beharko gara gure bidezko aldarrikapenei erantzunak bilatzeko.

1. FCCri konpromisoa eskatzen diogu, hitzarmena negoziatzeko eta itotzen gaituen kontratan luzapenik ez aplikatzeko.

2. Garbiketa-zerbitzu gehiago behar dira, azken urteetan asko hazi den hiri honetan, duela 4 urte baino 3 zerbitzu gehiago baino ez baitaude.

3. Lana eta familia astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldiarekin bateragarri egiteko dugun eskubidea onar dezaten lortu behar dugu.

4. KPIarekin bat soldata-berrikuspenaren klausula berreskuratu behar dugu, duela urte batzuk izan genuena eta kendu zitzaiguna.

5. Antzinatasunaren araberako kontratazio-sistema bermatzea behar dugu.

6. Pliego berri bat eskatzen dugu, gure hiriak behar adina, partida ekonomikoa handituko duena.

Gure lana eta ahaleginari esker, bizitzeko hiri garbi bat dugu, eta, horregatik, bada lana aitortzeko garaia da.
Langileen batzar orokorraren jarraibideei jarraituz, Abenduaren 17an lanuzte orokor bat egiteko beharrean ikusten gara, gure aldarrikapenei erantzun bat bilatzeko.

Gehiago