Iruñeko haur eskoletan haur kopurua handitzearen aurkako mobilizazioa izanen da astelehenean

Iruñeko Udaletxeko plazan 17:00etan egingo da langileen eta familien mobilizazioa haur eskoletan kalitatezko zerbitzu baten alde.

2023-ko otsailak 9

Iruñeko Udaleko haur eskoletako langileek beste batzar bat egin zuten atzo Kondestable Jauregian. Ikasgeletan haur kopuruak gora egin dezakeela ikusita protestak eta mobilizazioak egiten ari dira azkenaldi honetan.  Haur kopurua igotzeak masifikazioa eragingo duela eta ondorioz zerbitzuaren kalitatea jaitsiko dela ohartarazi zuten.

Egoera honen berri emateko eta euren aldarrikapenak zabaltzeko azken egunetan haur eskoletan jarritako pankartak kentzeko agindua jaso dutela ere salatu zuten. “Gerentziak honako hau jakinarazi die eskola guztiei: “Udalak hala eskatuta, eskoletatik edo fatxadetatik pankartak kentzeko eskatzen dut”.

Datorren astelehenean, hilak 13, Iruñeko Udaletxeko plazan 17:00etan egingo da langileen eta familien mobilizazioen berri eman zuten.

Gehiago