0-3 Plataformak eskatu du 2 urteko gelak haur eskoletan gera daitezela

0-3 Plataformak elkarretaratzea egin du parlamentuaren aurrean, haur eskoletako ziklo osoa manten dadila eskatzeko. Izan ere, 2 urteko gelak ikastetxeetan jartzeko neurria iragarri dute, eta plataformak salatu du erabaki politiko hori ez diola zikloaren beharrei erantzuten baizik eta interes ekonomikoei erantzuten diola. Horregatik, zikloa osorik mantentzearen alde tinko borrokatuko dutela adierazi dute.