Iruñeko haur eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute maiatzaren 16an

Iruñeko euskalgintzak (AEK, AET, ELA, IKA, LAB, Sortzen, STEILAS eragileek osatuta) maiatzaren 16an kale agerraldia eginen du Iruñean haur eskola euskaldunen kopurua handitzeko.

2024-ko maiatzak 3

Iruñeko Euskalgintza “euskaraz bizi, hezi eta lan egin” nahi duten guztiei zuzendu da datorren maiatzaren 16an, 18:00etan, Sarasaten egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete.

“Nafarroan euskararen egoera tamalgarria da, jasotzen dituen erasoez gain, euskaraz ikasteko eskubidea ukatzen delako, behin eta berriz. Besteren artean, Iruñean Haur Eskolak euskaraz izateko eskubidea ez da bermatzen”, salatu dute ohar batez.

“Egoeraren larritasunaren aurrean, jarrera aktiboa eskatzen diegu Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eta berauek osatzen dituzten alderdiei: Euskarazko haur eskolak nahi ditugu auzo guztietan”.

Gehiago