Iruñeko haur eskola euskaldunen aldeko mobilizazioa

Haur eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa egin da Iruñean. Izan ere, adierazi dute, Iruñeko 11 haur eskoletatik bakar batean dagoela euskaraz ikasteko aukera, horregatik Udalari eskatu diote auzo guztietako haur eskoletan euskaraz ikasteko aukera jartzea.