Iruñeko Euskaraldiko hamaikakoa eta kantua aurkeztu dituzte asteburu honetan

Euskaraldian izena emateko epea dagoeneko ireki da eta Iruñeko Euskaraldiko hamaikakoa eta hiriko kantua aurkeztu dituzte

2018-ko irailak 24

Larunbatean Alde Zaharreko auzogunean, San Fermin Txikitoko jaien testuinguruan, aurkeztu zuten  Iruñeko Euskaraldiko hamaikakoa eta kantua. Bertan bildu ziren hamaikakoko kideak eta han eman zuten ezagutzera Iruñerako espreski konposaturiko kantua. Ekitaldiaren ondotik Iruñeko herritarrek aukera izan zuten han bertan ekimenean izena emateko.

Iruñeko hamaikakoa osatu duten pertsonak Ihitz Iriart (xiberutar kantaria), Pello Iturria (botikaria), Ana Cordobés (kazetaria), Aitzol Lasa (NUP-eko irakaslea), Itziar Urbiola (giza baliabideen arduraduna), Asier Agirre (pilotaria), Mónica Prado (euskara ikaslea), Mikel López de Vicuña (tatuatzailea), Oskia Ugarte (kultur proiektuen kudeatzailea), Xanti Etxeberria (musikaria) eta Nerea Eugi (Iruñeko Euskaraldiko batzordekidea) dira.

Ion Celestinok Iruñeko Euskaraldirako “Mailu Bat” kantua konposatu du.

Gehiago